URDAIBAI KOPA


Urdaibai Kopa, 7 hilabetetan zehar (martxotik irailera, biak barne) ospatzen den mendi lasterketen liga bat da. Aurten, 2016. urtean, 5 probaz osaturik egongo da: Ibarruri, Ereño, Gernika, Arteaga eta Foru. Ligako sailkapen orokorrean parte hartu nahi duen edonork, 5 probatik 4tan parte hartu beharko du (araudia atalean hobeto zehaztuta agertzen dira arau guztiak). Sailkapen orokorrean lehiatu nahi ez duten korrikalariek, proba bakoitzean sailkapen bat egongo
denez, edozein lasterketetan parte hartu dezakete. Webgune honetan, Urdaibai Kopako proben informazio guztia aurki daiteke. Gainera, Urdaibaiko udalerrietan antolatzen diren frogetan, ez da lasterketa bakarrik egongo, mendi martxa, mendi martxa txikia eta BTT-ko modalitateak ere egongo dira. Hala ere, jakin beharra dago, Urdaibai Koparako lehiakorra eta puntuagarria dena lasterketa dela (izan ere beste modalitateak ez dira puntuagarriak).

  www.urdaibaikopa.eus/




No hay comentarios:

Publicar un comentario