lunes, 25 de enero de 2016

Gautegiz Arteagako III. mendi martxa/lasterketa



Gaztelu-Zar elkarteak antolatuta, Gautegiz Arteagako III. mendi-martxa eta mendi-lasterketa ospatuko dira Irailaren 10an. Urdaibako biosfera-erreserbaren bihotzean den gure herritik igaroko da ibilbidea  eta Urdaibai berezia egiten duten hainbat paisaia eder bezain  ezberdinak zeharkatuko ditugu.

Gautegiz Arteagako herritik abiatu eta berehala, kantauriar artadiko baso 
sarri eta trinkotik barrena igaroko gara. Ereñozar mendia, Karmengo baseliza, Tremoia auzoa, Kobaederra eta Burretxaganeko mendigunetik igaroko da ibilbidearen lehen atala.  Burretxaganeko mendigunea atzean utzitakoan, Urdaibaiko itsasadarreko ikuspegi zoragarriak lagun ditugula, biosfera-erreserbaren ikurra den padurara iritsiko gara.  Isla Bekoa auzoa zeharkatu eta, Oka ibaia jarraituz, Portu Errotara iritsiko gara. Portu Errota atzean utzi ondoren, Arteagako gaztelua izango dugu bidaide; azken honen mugak zeharkatu ondoren, Gaztelu-Zar elkartean izango dugu helmuga.

Ibilbidea amaitutakoan mahaiak izango dira Gaztelu-Zar elkartean zerbait jan eta edan ahal izateko.Horrez gain, dutxak izango dira herriko pilotalekuan nahi duzuenontzat. Kontsigna-gunea ere  izango dugu, irteera aurretik motxilak utzi ahal izateko.

Etor zaitezte kirola egitera, eta, bide batez, gure herriko paisaia zoragarriak ezagutzera. Ez zarete damutuko!