Urdaibai Kopa, 7 hilabetetan zehar (martxotik irailera, biak barne) ospatzen den mendi lasterketen liga bat da. Aurten, 2016. urtean, 5 probaz osaturik egongo da: Ibarruri, Ereño, Gernika, Arteaga eta Foru. Ligako sailkapen orokorrean parte hartu nahi duen edonork, 5 probatik 4tan parte hartu beharko du (araudia atalean hobeto zehaztuta agertzen dira arau guztiak). Sailkapen orokorrean lehiatu nahi ez duten korrikalariek, proba bakoitzean sailkapen bat egongo
denez, edozein lasterketetan parte hartu
dezakete.
Webgune honetan, Urdaibai Kopako proben
informazio guztia aurki daiteke. Gainera, Urdaibaiko udalerrietan
antolatzen diren frogetan, ez da lasterketa bakarrik egongo, mendi
martxa, mendi martxa txikia eta BTT-ko modalitateak ere egongo dira.
Hala ere, jakin beharra dago, Urdaibai Koparako lehiakorra eta
puntuagarria dena lasterketa dela (izan ere beste modalitateak ez dira
puntuagarriak).
No hay comentarios:
Publicar un comentario