MARTXA


MARTXA


Gaztelu-Zar elkartearen aurrean izango du irteera goizeko 9,30etan, 15 kilometroko luzera eta 740 metroko malda  positiboa duen ibilbidea burutzeko.  Martxak ez du helburu lehiakorra.

Gautegiz Arteagako herritik irten eta Ereñozar mendia inguratuko dugu muruetaganera heldu arte. Baratze baserri eskola albotik igaro ondoren, Karmengo baselizara eramango gaitu ibilbidea. Karmengo baseliza atzean utzi ondoren, Tremoia auzorantza doan bidea hartu eta auzora heldu aurretik, Burretzaganeko mendikalde barruan sartuko gara. Ibilbidearen zati luze batean, kantauriar artadiko baso trinkoetatik ibiliko gara. Burretxaganeko mendikaldea atzean utzi eta  Isla Bekoa auzora helduko gara,  Oka ibaiaren bazterretik, Portu errotara irizteko.   Arteagako gaztelua ikuspuntuan dugularik, padurak atzean utzi eta Gautegiz Arteagako herrira helduko gara, herri erdian dagoen Gaztelu-Zar elkartean ibilbidea bukatzeko.


Ibilbidean zehar, hornidura guneak izango ditugu eta hau bukatzerakoan luntx bat egongo da partehartzaile guztientzat.

Izen ematearekin batera Gautegiz-Arteagako martxako kamiseta oroigarria eskuratuko da. Kamiseta n ziurtatu ahal izateko, Irailaren 3a izango da azken eguna . egun berean izen ematea burutzen dutenek, ez dute kamiseta jasoko, baina opari bat izango dute denek.
Aurretiz izen ematea egiteko azken eguna (online edo Egala tabernan) Irailaren 3a izango da. Martxa egunean ere izen ematea egiteko aukera egongo da, gehienezko partehartzaile kopurura heldu arte.

IBILBIDEA:

http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=10066901


Irailak 11 Igandea 
- Irteera: 9:30etan
- Luntx-a: 12:30etatik aurrera.
- Amaiera: 14:30
- Inskripzioa:  10€ aurretiz / 14 € martxa egunean
-Gehienezko partehartzaile kopurua: 400


Martxako datuak

- Irteera: Gaztelu-Zar elkartean
- Luzeera: 15 km
- Altuera minimoa: 5 m.
- Altuera maximoa: 305 m. (Burretxagana mendikaldea)
- Gainbera positiboa: 740 m.
 - Hornidura puntuak:  3
- Dutxak: Pilotalekuan

*Martxan, 14 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte (adin gutxiagokoak izanez gero, nagusi batekin joan beharko direlarik).



*Martxan gehienezko partaidetza  400 partehartzailera mugatua egongo da. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario